XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OskoldunakUdarako arratsalde eder bat da.
Orra ur garbi-garbia dijoan ibai txikia.
Uretan lasai dabil, oskolak dizdiz berdea ateratzen dion abere anka-luze bat.
Ikurdi ta babeskiz jantzitako gudaria dirudi.
Burrukara ote-dijoa? Xangurrua da.
Auxe bai, uretan bizitzeko ondo egokitua dan aberea dala! Igerikan egin dezake edo ibilli, nai bezala.
Baño beti atzeraka edo saieska egingo du.
Oskol zarra erortzean, zer edo zeren bearrerako urdaillean gordetzen dituen kare-kozkorrai esker, beste oskol bat azkar sortuko du.
Burrukan ari dala, zoritxarrez, suatzen bat galtzen badu, beste bat azkar etorriko zaio.
Negua datorrenean, berriz, xangurrua zuloren batean murgiltzen da, udaberria etorri arte.
Ara oskoldun txikia, ibai bazterrean arin-arin nola dijoan.
Ibilgai antzeko anka luzeen gaiñean dabillela dirudi.
Guk dakigula, ez du etsairik; baño arrisku susmoa nabaituko duen bezain azkar, artaarra, biribiltzen da, sagorroia bezala.
Itxasoan bizi dira oskoldun gaitzak, ibilli edo igeri-egin dezaketenak.
Abakondo gozoa, maiean eskeintzen digutenean, etzaigu gogoratzen, ikurdi gorri ori, itxasoan jantzi urdin-nabar bat zala.
Era berean, ez gera oroitzen, otarraiaren maskor arantzadun more-illunaz, edo
Itxas bazterrean sarritan arkitzen ditugu laister egiten duten barakuillo txiki arrotz batzuek.
Ikutu bezain azkar izkutatzen dituzte beren lau ankak: buruak ematen du abakondorenaren antzekoa dala.
Gorputza, ordea, itxas-barearenaren antzekoa da.
Auxe duzu itxas-xangurru bakartiaren irudi.
Oskoldun maltzur au, bere gorputz biguiña obeto zaitzeko, arkitzen duen maskor uts baten barruan sartzen da, ta ortxen biziko da.
Izkirak,